|
BIZITZA EREDUGARRIAK

Egilea : Jesús Mari Olaizola “Txiliku”
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost “bizitza eredugarri”, alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin.
Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta errreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura.
NIRE HERRIAK OSTADARRAREN KOLOREAK DITU

Egilea: ANA URKIZA – JOKIN MITXELENA
Marem Bilbon bizi da urte osoan, baina Mutriku da bere jaioterria, eta hor pasatzen ditu bere oporraldiak. Nongoa den galdetzen diotenean, zalantza asko eta handiak izaten ditu Maremek. Behin, Mutrikun zegoela, hiru furgoneta heldu ziren Saturrarango hondartzara, eta Maremek lagun handi bat egin zuen: Jorge. Bizibide ibiltaria du Jorgek eta hari esker gauza asko deskubrituko ditu Maremek; adibidez, lekuak poltsikoetan eramaten direla batzuetan, baina lagunak bihotzean beti.
|